Spanish-Swedish neural machine translation for the civil engineering domain

Linda Emilia Hedberg · Communities in ADDI (University of the Basque Country) · 2019

[EU] Proiektu honetan punta-puntako itzulpen automatiko neuronalaren domeinu egokitzapena aztertu da. Horretarako, suediera-gaztelera bikoterako lau itzultzaile automatiko garatu ditugu: domeinu orokorreko bi sistema (bat itzulpen norabide bakoitzerako) eta domeinura egokitutako beste bi sistema (bat itzulpen norabide bakoitzerako). Gure domeinura egokitutako sistemak Ingeniaritza Zibilerako egokitu ditugu. Domeinu barruko sistemak sortzeko, domeinuz kanpoko datu paraleloez gain, domeinu barruko datu elebakarrak bildu eta erabili ditugu. Testu elebakar horiek automatikoki itzuliz, domeinuko bi corpus paralelo sintetiko sortu ditugu. Guk sortutako lau sistemak neurri automatikoak erabiliz ebaluatu eta Google Translatek sortzen dituen itzulpenekin konparatu ditugu. Gazteleratik suedierara itzultzen duten bi sistemak, gainera, eskuz ebaluatu ditugu post-edizio ataza bat erabiliz, sistemaren produktibitatea neurtuz. Emaitza automatikoek gure lau sistemek antzeko emaitzak sortzen dituztela erakusten dute, guztiak Google Translate nabarmen gainditzen dutelarik. Produktibitate testak, ordea, domeinu-testu zehatzak post-editatzerakoan domeinura egokitutako itzulpen sistemak onuragarriak direla erakusten du.

Read the paper · More papers on PaperTik